Proiektu eraldatzailea
GertuArt arte-proiektu komunitario eta inklusiboa da, eta pertsonen ongizatea eta ingurumen-kalitatea hobetzea du helburu, hiri-paisaia berreskuratuz eta eraldatuz, inpaktu bisual handiko esku-hartzeen bidez.
Komunitate liderra
Eraldaketa sozialari lotutako mugimendu baten parte gara; espazioak hobetzen ditugu, bertan bizi den komunitatearekin lankidetzan, sorkuntza artistikoan inplikatzen dena, obraren egilekide bihurtuz eta, horrela, protagonista eta harro sentituz ingurune hurbileko errealitatea hobetzeaz.
Parte-hartze Diseinua
Partaidetzazko diseinuaren prozesua emaitza bezain garrantzitsua da. Ibilbide luzeko artista-sare bat dugu, gizarte-arloko adituekin lankidetzan diharduena, eta lankidetzarako eta ikaskuntzarako dinamikak erabiltzen dituena, kide izatearen sentimendua, interakzioa eta bizikidetza bultzatzeko.
Enplegua sortzen
Proiektuak gauzatzeak enplegua sortzea ahalbidetzen du, batez ere baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei sarbidea erraztuz, eta horrela, berriz ere, Gertuartek inklusioaren alde hartutako konpromisoarekin konektatuz. Artea, argia, kontrastea, parte-hartzea, gizarte-kohesioa, eraldaketa eta ingurumenhobekuntza. Hau da gure kolore-paleta.
GertuArt Gaztaroa Sartu Koop eta Baba elkarteek bultzatutako ekimena da.